Sentimen sakontasuna nola neurtu liteke?begirada batek bere oinazea erakusten dit,ixila,luzea,hainbat urtetan gorde nahi izana,ezina ordea. Nola orain arte ez konturatu...norbera aztertzea nahikoa delakoan...ez al du inoiz pena hura ahaztuko? Nahi ez duen artean ...nahi al du? benetan ez du ahaztu nahi,eroso sentitzen da pena barruan gordez,penak jagongo balu bezala,bizitza hasteko oztopo.
Egunero itzartzen dute amaren hitzek,?noiz arte egongo zara horrela,gaixoarena egiten,lanik gabe,...? baina ez du aldatu nahi.
Pentsatze hutsak min ematen dio,begiak sutan,ezinaren garra bertan,ezin du burutik kendu,egunero,momentu oro sabeletik hazten den iluntasuna,gorputz osoaz jabetuz,inoiz zerura jeitsiko den ideiaz ahaztuta jada,baina nik bere ahoarekin egiten dut amets.
Eta ahaztu egiten dut,zugaitik,nigaitik,hagatik,eztakit,bihotzetik darion malko beltza,bukaera gabekoa,bere arnasestua lasaituz,zu izan nahiez bera laztanduz,baina ez dut lortzen,ezta sekula egingo ere. Egoera berbera menderik mende,eta,agian,pertsona berberak,ez,ez da hori,IDEIA da. Ze ideia klase zara zu? Ideia berdinak,egoera berberak,menderik mende. Edo...gu geu al gara,menderik mende,larritasun berberak jasanez,errepikatuz,gorputzak ematen digun minez elikaturik,aldatu ezinik,edo aldatu nahi barik?
Baina ahaztu nahiean,askatasun nahiek koxk egiten didate,nire askatasun nahiek... Egiak askatasuna ematen baldin badu...zugaitik gatibu gara,bera eta ni,biok,bakoitza bere bakardadean,benetako barrua erakutsi barik,libre garela ikustarazi nahiean,baina zuk hau badakizu,ezta?
Urruntasunean so egiten dut. Zaren hori,aske zarelakoan,bai. Beharbada arrazoi duzu,eta ez dago hormarik zu preso egitekorik. Zergaitia,hara:ba al zara amets egiteko gai?bera eta ni amets batean bizi gara,egiazko noiz bihutuko zain,baina zu...errealitatearen tranpa,hortxe duzu. Baina berak zure begiekin egiten du amets.
Hirurok ohe berberean,lo hartu ezinez,hirurok. Zoramen hutsa. Gogoratzen al duzu gau hura. Bai. Ziur gaude hirurok. Norberarena dela sentitu nahi izana,hori gure pekatua. Amaierarik gabeko maitasuna,baina bestearen gorputzarekin egiten dugu amets.
BAINA BESTEAREN GORPUTZAREKIN EGITEN DUGU AMETS...
¿Quién está conectado?
Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 3 invitados